Amunategi Txakoli


AMUNATEGI,   TXAKOLIN ZURIA


 

Amunategin, mendeetan zehar, Bizkaiko beste baserri askotan egiten zen legez, betidanik egin dugu txakolina eta landu ditugu gure mahastiak. Hala ere, beharbada, Amunategik daukan bereizgarririk nagusiena, bere baldintza fisiografiko eta edafiko ezin hobeak dira.


Kokapen pribilegiatu horri, ardoarekiko dugun tradizio eta grina gehitzen badiogu, eta erabiltzen ditugun mahats-moten “coupage”-a batzen badiogu, emaitza argia da: urteetan zehar kalitate maila gorenean mantendu den txakolin aparta; lurrin, zapore eta ehundura guztiz berezi eta desberdinekin.

 

 

Amunategi Txakoli Blanco

 

 

Amunategi upategian txakolin zuria ekoizten dugu. Txakolin zuria, Euskal Herriko iparraldeko lurretan tradizioz egiten den ardo zuria da.

Kolore horia du, lurrin bizikoa, freskoa eta fruitu berdeen ñabardurekin.
Ahoan freskoa da; zapore bizia, pixka bat koipetsua eta frutatsua, lia finen eta espezien ñabardurak.

Erabiltzen ditugun mahats barietateak honako hauek dira: Hondarribi zuri eta Hondarribi zuri zerratia (Petit Corbou).

Edateko tenperatura egokia: 8-9º C.

3 eta 12 botilatako kaxetan saldu ohi dugu. Botila bakoitzak ¾ litro dauzka.

 

 

 

 

 

JAUN ZURIA TXAKOLINA


 

 

 

 



AMUNATEGI TXAKOLINA






KONTAKTU DATUAK

685 737 398 (Antton)

San Bartolomé, 57
    48350 - Busturia (Bizkaia)





SARE SOZIALAK
facebook

LEGE-LOTURAK
Lege-oharra
Pribatutasun politika
Cookies

  © 2020 AMUNATEGI TXAKOLINA Eskubide guztiak gordeta